XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. Irakur ezazu ondoko arautegia, eta erantzun galderei. Konparatu liburutegi honen arautegia zure ikastetxeko edo eta herriko liburutegikoarekin.

- Zein dira arautegian azaltzen diren penalizazioak? / - Edozein aldizkari eraman daiteke etxera? / - Telefonoa zertarako erabil daiteke? / - Edozein aldizkari eraman daiteke etxera?

Liburutegia

Mailegu-Zerbitzua. ARAUAK

- Mailegu-zerbitzua erabiltzeko, bazkide-txartela aurkeztu behar da mailegu-erakusmahaian.

- Doakoa da bazkide-txartela. Txartel hori galdu edo hondatuz gero, 500 pezetako penalizazioa izango du bazkideak.

- Gehienez ere 2 liburu eraman ahal izango dira batera maileguan eta 20 egunekoa da entregatzeko epea; behin bakarrik luzatu ahal izango da epea.

- Gehienez ere 2 aldizkari, azken zenbakia izan ezik, eraman ahal izango dira maileguan eta 7 egunekoa da entregatzeko epea. Epe hori ezin izango da luzatu.

- Liburutegian ez dauden dokumentuak (liburuak, aldizkariak...) zuzenean edo telefonoz erreserbatu ahal izango dira. Telefonoz luzatu ahal izango da epea.

- Liburutegiak ez dauzkan dokumentuak Erabiltzaileen eskaerak inprimakia betez, eskatu ahal izango dira.

- Maileguan ateratako dokumentuak itzultzea atzeratuz gero, penalizatu egingo da; kasu larrienetan, bazkide-txartela kenduko zaio eta horren ondorioz, mailegu-zerbitzua erabiltzeko aukera. Atzerapen arinak behin eta berriro izanez gero, larritzat jo ahal izango dira eta larrien izaera izango dute.

- Dokumenturen bat galdu edo hondatuz gero, gehienez ere hilabeteko epean erosi beharko da.

- Bazkide-txartela beste pertsona bati uzten dion irakurleak txartela behar bezala erabiltzearen ardura izango du; uneoro, bere izenean ateratako dokumentuetan galerarik edo kalterik sortuz gero, dokumentu horien erantzule izango da.

- Bazkide-txartela lortzeak esan nahi du, hemen aipatu diren arau guztiak onartzen dituela bazkideak.

- Liburutegiak aldatu ahal izango ditu arauok. Mailegu-zerbitzuak behar bezala funtzionatzeko egoki irizten duen arauak gehitu edo kenduko ditu. Edozelan ere, arautegi berria herritarrei haren berri eman eta guztiengana zabaldu ondoren bakarrik sartuko da indarrean.